logo sombra_logo corte_logo
Castellano Euskara
imagen_cometas

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Lurrak, iturri ezberdinen bidez, energia ugari eskeintzen digu eta gero eta eskurago dugu hauei probetxu ateratzea. Ur bero sanitarioa eta berokuntzan aurrezteko orduan lurraren berotasuna, airea eta erradiazioa dira, besteak beste, azpimarragarrienak. Ez izan beldurrik hasierako inbertsioarengatik, amortizazio epea uste baina laburragoa baita, eta are gehiago izango da erregaien salneurriaren igoerarekin. Jarraian gure irtenbideak azalduko dizkizugu:


Erregai naturalen galdarak: Neurri ertain edo handia duten galdaretan gasaren ordez erabili daitekeen alternatiba ekonomiko bat da. Material naturaletako hondarrak erabiltzen dira, hala nola fruitu lehorretako oskolak, oliba-hezurrak, pelleta eta abar; sistema honekin hilero aurreztu eta natura zainduko duzu.


Eguzki-termikoa: Eguzkitako plaka batzuen bitartez jasotzen den eguzkitako erradiazioari esker ura berotzean datza eta berokuntza eta ur bero sanitarioaren hileroko fakturan aurrezpen handia suposatzen du. Egokia besteak-beste klimatizatutako igerilekua eduki edo nahi izan ezkero eta faktura kontrolpean edukitzeko. Hileko kontsumoa murriztu nahi baduzu, hau da kontutan hartu beharreko alternatiba nagusienetako bat, urte asko baitira energia iturri hau erabiltzen dela eta bere funtzionamendu eta errentagarritasuna guztiz egiaztatuta daude. Bere ezartze kostu eta errendimendu puntua kontutan hartuta, kontsumo ertain eta handia duten instalakuntzetarako dago zuzendua; izan ere, hainbat eta kontsumo gehiago, orduan eta aurrezte handiagoa lortzen da.


Aerotermia: Ur bero sanitarioa eta berokuntza edukitzeko kanpoko airearen tenperatura erabiltzen duen sistema berri bat da. Inguruko airean dagoen energia jaso eta berreskuratzen du, gas hoztutzailea lurrunduz beroa zirkuituan sartuz. Modu honetan, ebatsitako beroa etxebizitzaren berokuntza sisteman sartzen da.


Geotermia: Lur azpiko tenperatura iraunkorra erabiltzen du berokuntza eta ur bero sanitarioaren zerbitzuaren zati bat edo osorik egiteko. Lur azpitik hamarnaka metrotara sartutako hodi batzuen bitartez jariakor bat bideratzen da, lurraren berotasuna jaso eta etxebizitzara eramateko. Bere ezaugarriak direla eta, egokia da inguruan lur sail bat eta kontsumo ertain edo altua dutenentzat. Energia dohainik urteko 365 egunetan eta 24 ordutan.

© e-lur 2013