Murriztu itzazu zure fakturak.

Solvis sistemak zure premia eta neurrira egokitzen dira eta modularitateari esker konfigurazioa
pixkanaka zabaltzeko aukera dute. Lor itzazu emaitza onak lehenengo hilabetetik hasita.

imagen_solvis1 imagen_solvis2 imagen_solvis3

Ziurtatutako kalitate eta bermea

Ur bero sanitarioan eta berokuntzan beroa modu eraginkorragoan kudeatzeko sistemak egiten dituen 1986an Alemanian sortutako konpainia bat da Solvis. 1996an lehiakideak errez gainditu eta azoketan saritua izan den bero-aldatzaile adimentsu bat asmatu zuen etxe honek. Produktuak urteetan izan dituen hobekuntzak direla medio, Solvis kudeatzaileak, Solvis Stratos eta SolvisMAX-en bertsioak, aurrezpen sistemen merkatuan lehenak izatera heldu dira.

Modularitatea

Solvis sistemak panel eguzki-termiko, biomasa eta geotermiarekin bateragarriak dira. paneles_termosolaresHoni esker aurrezpena are gehiago handitzen da, aparteko ezaugarri hauek igerilekuko ura berotzeko edo udan etxea edo enpresa klimatizatzeko aukera emanez.

Solvis sistemaren instalakuntza Oiartzungo (Gipuzkoa) etxebizitza ugariez osatutako etxe batetan.

caserio_oiartzunIpar-hego orientazioa duen Oiartzungo udalerrian kokatutako baserriak txokoa eta bost etxebizitza dauzka. 5000 litroko gasoil-bidezko galdara bat erabiltzen zuen 8 komun eta 5 sukalderi zentralizatutako berokuntza sistema eta ur bero sanitarioa hornitzeko, 600m2-ko azalera berotzeaz gain. Galdara 1978. urtean instalatu zen eta gaur egun artean ibili izan da, azkenaldian gero eta matxura gehiagorekin. Gainera, ohiko azterketak eta apartekoak ere jaso izan ditu, CO2-a dela eta. Galdara sistema berariazko 23m2-ko azalera duen behekaldean kokatutako gela batetan zegoen.

Etxebizitzetako jabeekin Solvis sistemaren ezaugarrien inguruan solasean aritu eta gero, etxekideek galdara bat, 1456 litroko metatzaile bat eta lehentasunezko bero sarbide moduan lan egiten duen 13 m2-ko modulu eguzki-termiko batez (galdarak eskaera handia dagoen uneetan osagarri moduan egiten du lan) osatutako sistema bat ipintzea erabaki zuten.

Instalakuntza sistemaren elementu guztiak kudeatu eta kontrolatzen diren 8m2-ko gela batetan egin da eta usadiozko instalakuntzetan ohikoak diren bero ihesak ekiditzeko arrazionaltasunezko eredu bati jarraituz banatu da hoditeria. Orientazioa eta ikuspegia kontutan hartuta, plaka eguzki-termikoak teilatuan ipini dira. Behin gelaren egokitzea bukatu eta gero, etxeak berez zuen hoditeri sareari kudeatzailea konektatu zitzaion.

caldera_antigua depostio_solvis panel_control_solvis instalacion_tejado