logo sombra_logo corte_logo
Castellano Euskara imagen_gato

BEROKUNTZA

Berokuntzan emandako aurrerapenak eta aurrezten dena, beste edozein arlotan baino nabarmenagoa da. Irtenbide berriei esker lortzen den garbitasun, erosotasun eta bizi-kalitateak konforta darama mota guztietako etxebizitzetara. Eskeintzen ditugun irtenbideen ezaugarri nagusiak azalduko dizkizugu jarraian.


Erradiadoreak: Etxebizitzak galdara izan ezkero edo aurki ipintzeko asmoa baldin baduzu zure irtenbidea izan daiteke . Hileroko gastuari dagokionez, gas bidezko galdararekin lortzen den berokuntza da ekonomikoena. Sistema honetarako galdara baten beharra izango duzu (gas bidezkoa da ohikoena), eta zure beharren arabera erradiadoreak zein geletan ipini eta hauen neurria aukeratu beharko duzu. Uraren hodiak zoruaren azpitik edo agerian joan daitezke.
Aholku bat: kondentsazio-bidezko galdara bat aukeratu ezkero zure aurrezpena handiagoa izango da.


Zoru erradiatzailea: Ziurrenik sistema eraginkor eta erosoena da. Zoruaren azpian galdarak (ohikoena gas bidezkoak dira) berotutako ura daramaten hodiak ezartzean datza. Beroa zorutik gora doa eta gelak modu uniforme batetan berotzen ditu. Gaseko erradiadoreak ez bezala, bere instalakuntzak kostu handiagoa dauka eta obra egitea eskatzen du.
Aholku bat: kondentsazio-bidezko galdara bat aukeratu ezkero zure aurrezpena handiagoa izango da.


Gas propano edo pelet bidezko galdarak: Instalakuntza handietarako edo kontsumo altua dutenentzat egokia. Gas propano, peleta, egurra edo bestelako erregaien bidezko galdarak ura berotu eta beroa geletara erradiadore edo zoru erradiatzailearen bidez eramatean du. Kontutan izateko neurrikoak dira eta galdara ipintzeko toki baten beharra dute, eta aukeratzen den erregaiaren arabera, baita biltegi bat edo kanpoko gas-gordetegi bat.
Aholku bat: kudeatzaile adimentsu batekin batera erabili ezkero zurre aurrezpena %20 handitu daiteke. Erregaiaren aukeraketa kostuaren eta inguruko hornitzaileek hau lortzeko erreztasunaren arabera hautatu beharko da.


Bero-ponpa: kontsumo txikiagoa duen eta aire beroa botatzen duen aire egokituaren gisako sistema bat da. Ez du obrarik behar eta bere kontsumoa txikiagoa da erradiadore elektrikoen aldean.

© e-lur 2013